Inicio Uncategorized UEFA EURO 2020ko zozketa: Nola funtzionatuko du.

UEFA EURO 2020ko zozketa: Nola funtzionatuko du.

Azken faseko zozketa Bukaresten egingo da, 2019ko azaroaren 30ean, eta sei multzotan banatuko ditu 24 taldeak.

-

UEFA EURO 2020 txapelketaren azken fasearen zozketa Bukaresteko ROMEXPOan egingo da, 2019ko azaroaren 30eko 18:00 EEOtik aurrera.

Funtsezko Datuak

· Sailkatutako 24 taldeak lauko sei multzotan banatuko dira.

· Serie-buruak Europako Sailkapenetako rankingetan oinarrituko dira.

· Sailkatutako selekzio anfitrioiak dagokien multzoan aurre-jarriko dira.

· Bigarren zozketa bat egiteko aukera dago, play-offen ondoren, 2020ko martxoan, beharrezkoa bada.

Nola funtzionatuko du zozketak?

· Zozketak sailkapen-faseko hamar taldeetan (2019ko azaroan amaituak) sailkatutako lehenengo biak eta play-offetan egon daitezkeen lau irabazleak (2020ko martxoan erabakitakoak) hartuko ditu barne. 12 selekzio anfitrioietako bakarra ere ez da modu automatikoan sailkatuko.

· Serie-buruak sailkapen faseko multzoen araberako ranking orokorretan oinarrituko dira, irizpide hauen arabera:

a) Azken posizioa multzoan b) Puntuak c) Golen aldea d) Markatutako golak e) Kanpoan sartutako golak etxean f) Garaipen kopurua g) Garaipen kopurua kanpoan h) Diziplina-puntu zifra txikiagoa (3 puntu txartel gorrirako, txartel hori bikoitza barne, eta puntu 1 jokalari batek partida batean jasotzen duen txartel hori bak

i) UEFA Nations Leagueko ranking orokorrean duen posizioa (ikus UEFA Nations Leagueko araudia)

· Sailkatzen diren selekzio anfitrioiak era automatikoan kokatuko dira hurrengo multzoetan. Dagokien multzoan aurre-jarritako bi selekzioak sailkatzen badira, zozketa egingo dute euren partida bakarrean etxeko gisa nork jokatzen duen zehazteko.

A multzoa: Italia (Stadio Olimpico, Erroma), Azerbaijan (Olinpiar Estadioa, Baku)

B multzoa: Errusia (Saint Petersburg Stadium), Danimarka (Parken Stadium, Kopenhage)

C Multzoa: Holanda (Johan Cruyff Arena, Amsterdam), Errumania (Arena Națională, Bukarest)

D multzoa: Ingalaterra (Wembley Stadium, Londres), Eskozia (Hampden Park, Glasgow)

E multzoa: Espainia (San Mames estadioa, Bilbo), Irlandako Errepublika (Dublin Arena)

F multzoa: Alemania (Fußball Arena München, Munich), Hungaria (Ferenc Puskás Stadion, Budapest)

· Selekzio anfitrioiren bat play-offetan badago, zozketa gehigarria eska daiteke txapelketako azken faserako, partida horiek amaitu ondoren.

· Beste edozein murrizketa eta serie-buruen akordio zehatzak zozketaren aurretik berretsiko dira.

Txapelketaren azken faseko partiden egutegia

Txapelketa Erroman hasiko da ekainaren 12ko, 21:00 EEOan. Multzoen fasea ekainaren 24ra arte izango da, lau partidarekin egunean (hasierako ordua baieztatu gabe dago, multzo bakoitzeko azken partidak aldi berean jokatuko dira). Multzo bakoitzeko lehen biek eta lau bigarren onenek kanporaketa fasera egiten dute aurrera (final-zortzirenetako hasiera ordua, baieztatu barik).

Multzoen fasea

Ekainak 12, ostirala

A multzoko partida (Erroma), 21:00 EEO

Ekainak 13, larunbata

A multzoko partida (Baku)

B multzoko partida (Kopenhage)

B multzoko partida (San Petersburgo)

Ekainak 14, igandea

C multzoko partida (Amsterdam)

C multzoko partida (Bukarest)

D multzoko partida (Londres)

Ekainak 15, astelehena

D multzoko partida (Glasgow)

E multzoko partida (Bilbo)

E multzoko partida (Dublin)

Ekainak 16, asteartea

F multzoko partida (Budapest)

F multzoko partida (Munich)

Ekainak 17, asteazkena

A multzoko partida (Erroma)

A multzoko partida (Baku)

B multzoko partida (San Petersburgo)

Ekainak 18, osteguna

B multzoko partida (Kopenhage)

C multzoko partida (Amsterdam)

C multzoko partida (Bukarest)

Ekainak 19, ostirala

D multzoko partida (Londres)

D multzoko partida (Glasgow)

E multzoko partida (Dublin)

Ekainak 20, larunbata

E multzoko partida (Bilbo)

F multzoko partida (Budapest)

F multzoko partida (Munich)

Ekainak 21, igandea

A multzoko partida (Erroma)

A multzoko partida (Baku)

Ekainak 22, astelehena

B multzoko partida (Kopenhage)

B multzoko partida (San Petersburgo)

C multzoko partida (Amsterdam)

C multzoko partida (Bukarest)

Ekainak 23, asteartea

D multzoko partida (Londres)

D multzoko partida (Glasgow)

Ekainak 24, asteazkena

E multzoko partida (Bilbo)

E multzoko partida (Dublin)

F multzoko partida (Budapest)

F multzoko partida (Munich)

Final-zortzirenak

Ekainak 27, larunbata

1: 1A – 2C (Londres)
2: 2A – 2B (Amsterdam)

Ekainak 28, igandea

3: 1B – 3A/D/E/F (Bilbo)
4: C – 3D/E/F (Budapest)

Ekainak 29, astelehena

5: 2D – 2E (Kopenhage)
6: 1F – 3A/B/C (Bukarest)

Ekainak 30, asteartea

7: 1E – 3A/B/C/D (Glasgow)
8: 1D – 2F (Dublin)

Final-laurdenak

Uztailak 3, ostirala
QF1: 5. partidaren irabazlea –6. partidaren irabazlea (San Petersburgo) 18:00 EEO
QF2: 3. partidaren irabazlea –1. partidaren irabazlea (Munich) 21:00 EEO

Uztailak 4, larunbata
QF3: 4. partidaren irabazlea –2. partidaren irabazlea (Baku) 18:00 EEO
QF4: 7. partidaren irabazlea –8. partidaren irabazlea (Erroma) 21:00 EEO

Finalerdiak Semifinales

Uztailak 7, asteartea
SF1: QF1. partidaren irabazlea –QF2. partidaren irabazlea (Londres) 21:00 EEO

Uztailak 8, asteazkena
SF2: QF3. partidaren irabazlea –QF4. partidaren irabazlea (Londres) 21:00 EEO

Finala

Uztailak 12, igandea
SF1. partidaren irabazlea –SF2. partidaren irabazlea (Londres) 21:00 EEO

Must Read