Sarrera eskariari dagokionez, UEFA EURO 2020 historiako EURO nagusia da, eta orain arte ez bezala hurbilduko die futbola zaletuei. Zaleen esperientzia hobetzeko, ‘Blockchain’-ean oinarritutako mugikorrerako sarrera sistema berri eta berritzailearen bitartez banatuko zaizkie sarrerak zaleei, eta estadiorako sarrera errazagoa eta seguruagoa izango da.

Mugikorretarako sarrerak saltzeko sistema berriak eserlekuen banaketa segurua emango du, eta, horrela, sarrerak errepikatzea eta bikoiztea saihesten lagunduko du, QR kodeak Bluetooth bitartez baino ez baitira aktibatuko, zaleak estadiotik gertu daudenean.

UEFA EURO 2020ren mugikorrerako sarreren proiektua, 2019ko ekainean, UEFA Nations League-aren azken fasean, izandako arrakastan dago oinarrituta; orduan, 110.000 sarrera baino gehiago (sarrera erabilgarrien %80) arrakastaz banatu ziren sakelako telefonoetara lau partidetarako.

2019ko abenduko salmenta-fasean eta txapelketatik gertuago egon direnetan UEFA EURO 2020rako sarrerak erosi dituzten zaleek euren sarrerak mugikorrerako sarrera gisa jasoko dituzte, UEFA EURO 2020rako mugikorrerako sarreren App-aren bitartez. App-a 2020ko maiatzaren amaieran egongo da deskargatzeko prest Android eta iOS telefonoetarako. Sarrera mugikorrak partida baino zazpi egun lehenago emango dira App-ean. Guztira, zaleei, 51 partidetarako mugikorrerako milioi bat sarrera baino gehiago ematea aurreikusten du UEFAk.

Zergatik mugikorrerako sarrerak?

Guztira 28,3 milioi sarrera eskaera dituen UEFA EURO 2020, historia osoan eskari gehien dituen EUROa da, datu ofizialek erakusten dutenez. Gainera, 200 herrialde baino gehiagoko zaleek sarrera eskaerak egin dituztenez, mugikorrerako sarreren soluzioak izugarri lagunduko du sarrerak mundu osoan banatzen.

Gainera, UEFAk, UEFA EURO 2020ren iraunkortasuna bermatzeko konpromisoa hartu du, eta mugikorrerako milioi bat sarrera baino gehiago izateak helburu horretan lagunduko du, aurreko txapelketekin alderatuta nabarmen murriztuko baitu paperezko sarreren kopurua.

Zaleek esperientzia hobeaz gozatuko dute; izan ere, erraz transferitu ahal izango dizkiete sarrerak euren gonbidatuei, App-aren transferentzia-funtzioa erabiliz, eta horrek estadiora sartzea erraztuko die.

Mugikorretarako sarrerei buruz gehiago jakiteko, ikusi bideo hau.