Inicio Euro2020 UEFA EURO 2020ko Enbaxadoreak

UEFA EURO 2020ko Enbaxadoreak

Dagoeneko ezagutzen da UEFA EURO 2020 ezagutzera emango duten 34 futbolista ohiek osatutako zerrenda

-

Andrey Arshavin (ERRUS)

  • 6 partidu EUROan/2 gol
  • 2008ko UEFAko Kopa irabazi zuen Zeniteko hegalekoa. 2009an markak hautsi zituen Arsenaleko fitxajea
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: bi gol eta bi asistentzia Errusia UEFA EURO 2008ko finalerdietan sartzeko

Angelos Charisteas (GRE)

  • Greziarekin jokatu zituen nazioarteko 88 partidutan 25 gol sartu zituen aurrelari garaia.
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: buruarekin sartu zuen gola UEFA EURO 2004ko finalean Greziari garaipena eman ziona

Deco (POR)

  • 9 partidu EUROan/gol bat
  • Brasilen jaio zen eta UEFA Champions League birritan irabazi zuen erdilari sortzailea.
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: UEFA EURO 2004ko finalera heldu zen Portugalekin

Alessandro Del Piero (ITA)

  • 13 partidu EUROan/gol 1
  • 1996ko UEFA Champions League irabazi zuen “fantasista” eta Juventus taldearen historiako goleatzaile nagusia (290)
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: 2000. urtean finalera heldu zen, jokatu dituen lau txapelketetatik bigarrenean

Marcel Desailly (FRA)

  • 12 partidu EUROan/0 gol
  • Marseille, AC Milan eta Chelsea taldeetan aritutako atzelari bikaina; FIFAren Munduko Kopa irabazi zuen 1998an Frantziarekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: txapeldun 2000. urtean, eta Txapelketako Talde Ofizialean aukeratu zuten

Youri Djorkaeff (FRA)

  • 10 partidu EUROan/3 gol
  • 1998ko FIFAren Munduko Kopa irabazi zuen aurrelaria, Europa mailako txapelketak
  • irabazi zituen Paris eta Milango Inter taldeekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: bi gol markatu zituen amaierako fasean 2000. urtean Frantziak txapelketa lortu zuenean

Ruud Gullit (NED)

  • 9 partidu EUROan/gol bat
  • Erdilari holandar moldakorra eta dotorea, birritan irabazi zuen Europako Kopa AC Milan taldearekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: finaleko gola sartu zuen Sobiet Batasunaren kontra Holandak 1988an txapelketa lortu zuenean

Thierry Henry (FRA)

  • 11 partidu EUROan/6 gol
  • Arsenal taldeko goleatzaile bikaina eta UEFA Champions Leagueren irabazlea 2009an Barcelona taldearekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: hiru gol sartu zituen 2000. urtean Frantziak finala irabazi zuen EUROan

Christian Karembeu (FRA)

  • 5 partidu EUROan/0 gol
  • 1998an UEFA Champions League eta FIFAren Munduko Kopa irabazi zituen erdilari-atzelaria
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: UEFA EURO 2000an garaipena lortzen lagundu zion Frantziari

Jürgen Klinsmann (GER)

  • 13 partidu EUROan/5 gol
  • Alemaniako aurrelari bikaina, UEFAko Kopa irabazi zuen Milango Inter (1991) eta Municheko Bayern (1996) taldeekin.
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: FIFAren Munduko Kopa irabazi zuen 1990ean, eta hiru gol lortu zituen Alemaniak EURO’96 irabazi zuenean.

Patrick Kluivert (NED)

  • 9 partidu EUROan/6 gol
  • Barcelona taldeko eta Holandako aurrelari bikaina, Europako Txapeldun izan zen 1995ean Ajax taldearekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: bost gol sartu zituen UEFA EURO 2000 txapelketan, eta Urrezko Botaren irabazleetako bat izan zen Holanda finalerdietara heldu zenean

Henrik Larsson (SWE)

  • 10 partidu EUROan/4 gol
  • Legenda bilakatu zen Celtic taldeko aurrelaria, Barcelona taldeak 2006an lortu zuen UEFA Champions Leagueko finaleko bi asistentziak eman zituen
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: burukada bikaina Bulgariaren kontra 2004an Suediak final laurdenak lortu zituenean

Brian Laudrup (DEN)

  • 8 partidu EUROan/3 gol
  • Daniar sortzailea 82 aldiz izan zen internazionala, eta Europan Brøndby, Bayern eta Rangers taldeetan jokatu zuen.
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: ez zuen golik sartu baina bikain jokatu zuen 1992an Danimarkak titulua irabazi zuenean

Luís Figo (POR)

  • 14 partidu EUROan/2 gol
  • Portugaleko aurrelari dotorea, bere klase bikaina erakutsi zuen Barcelona eta Real Madrid taldeetan
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: finalerdietara heldu zen UEFA EURO 2000an eta finalera lau urte geroago

Maniche (POR)

  • 6 partidu EUROan/2 gol
  • Erdilari-atzelaria, UEFAko Kopa irabazi zuen 2003an eta UEFA Champions League 2004an Porto taldearekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: gol bikaina sartu zuen finalerdietan, Portugal UEFA EURO 2004ko finalera eramanez

Lothar Matthäus (GER)

  • 11 partidu EUROan/gol bat
  • Alemaniako selekzioarekin partidu gehien jokatu dituen jokalaria (150): 1990ean FIFAren Munduko Kopa irabazi zuen erdilaria
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: 19 urte zituela jokatu zuen nazioarteko lehenengo partidua, Mendebaldeko Alemaniak 1980ko EUROa irabazi zuenean

Steve McManaman (ENG)

  • 6 partidu EUROan/gol bat
  • Liverpool taldeko erdilari bikaina, birritan irabazi zuen UEFA Champions League Real Madrid taldearekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: erakustaldi bikainak egin zituen Ingalaterra EURO’96ko finalerdietara heldu zenean

Gaizka Mendieta (ESP)

  • 4 partidu EUROan/2 gol
  • Espainiako erdilari trebea, birritan izan zen UEFA Champions Leagueko finalista Valencia taldearekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: golak sartu zituen Jugoslaviaren eta Frantziaren aurka Espainia UEFA EURO 2000ko final laurdenetara heldu zenean

Antonios Nikopolidis (GRE)

  • 9 partidu EUROan/0 gol
  • Bere selekzioarekin 90 partidu jokatu zituen atezain greziarra; hamaika liga txapelketa irabazi zituen Olympiacos eta Panathinaikos taldeekin.
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: 2004an Greziak txapelketa irabazi zuenean, bere atea hutsean gorde zuen hiru partidu jarraitan, finala barne.

Nuno Gomes (POR)

  • 14 partidu EUROan/6 gol
  • Goleatzaile nekaezina izan zen ia 20 urtetan, eta Boavista, Benfica, Fiorentina taldeetan eta Portugaleko selekzioan jokatu zuen
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: lau gol sartu zituen 2000. urteko edizioan eta finalera heldu zen 2004an

Michael Owen (ENG)

  • 7 partidu EUROan/2 gol
  • Aurrelari bikaina; 40 gol sartu zituen 89 partidutan Ingalaterrarekin, Frantzia’98an Argentinaren kontra sartu zuen gol bikaina barne.
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: gol bana sartu zuen UEFA EURO 2000an eta UEFA EURO 2004an

Robert Pirès (FRA)

  • 7 partidu EUROan/0 gol
  • Urterik onenak Arsenal taldean eman zituen erdilari sortzailea; FIFAren Munduko Kopa irabazi zuen 1998an Frantziarekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: urrezko golaren pasea eman zion David Trezegueti UEFA EURO 2000ko finalean

Karel Poborský (CZE)

  • 14 partidu EUROan/2 gol
  • Txekiar Errepublikan eta Ingalaterran tituluak irabazi zituen eskuineko hegaleko zorrotza eta sortzailea
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: EURO’96ko final laurdenetan Portugalen kontra sartu zuen baselina bikaina

Carles Puyol (ESP)

  • 8 partidu EUROan/0 gol
  • Atzelari inperiala; UEFA Champions League irabazi zuen 2006an, 2009an eta 2011n Barcelonarekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: Espainiak bi gol bakarrik jaso zituen Puyolek UEFA EURO 2008an jokatu zituen bost partidetan

Ricardo Carvalho (POR)

  • 11 partidu EUROan/0 gol
  • Portotik, Chelseatik, Real Madridetik eta Monakotik igarotako atzelari sendoa
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: 2004an finalera heldu zen, eta txapeldun (eta zelaiko jokalari beteranoena) izan zen 2016an

Peter Schmeichel (DEN)

  • 13 partidu EUROan/0 gol
  • Manchester United taldeari 1999an hirukoa irabazten lagundu zion atezain zoragarria
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: 1992an titulua irabazi zuen Danimarkako selekzioan funtsezko pieza izan zen, Alemaniaren aurkako finalean hainbat geldiketa garrantzitsu eginez.

Clarence Seedorf (NED)

  • 10 partidu EUROan/0 gol
  • Erabateko erdilaria; UEFA Champions Leaguea hiru talde ezberdinekin irabazi duen jokalari bakarra
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: 2000. eta 2004. urteetan Herbehereetako selekzioari finalerdietara iristen lagundu zion

Alan Shearer (ENG)

  • 9 partidu EUROan/7 gol
  • Aurrelari indartsua eta Premier Leagueko goleatzaile historiko nagusia 260 golekin.
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: EURO’96ko goleatzaile nagusia, bost dianarekin Ingalaterrari finalerdietara iristen lagundu zion.

Vladimír Šmicer (TXE)

  • 11 partidu EUROan/4 gol
  • Erdilari trebea eta moldakorra; 2005eko UEFA Champions Leagueko finalean gola sartu zuen Liverpool taldearekin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: Errusiaren aurkako berdinketaren gola sartu zuen, txekiarrak EURO’96ko kanporaketetara eramateko.

David Trezeguet (FRA)

  • 7 partidu EUROan/3 gol
  • Juventusen eta Monacon distira egin zuen aurrelari emankorra; batez beste gol bat sartu zuen bi partidatik behin
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: Urrezko gola sartu zuen Frantziarentzat Italiaren aurkako 2000ko finalean

Vítor Baía (POR)

  • 8 partidu EUROan/0 gol
  • Porton eta Barcelonan jokatu zuen oso atezain teknikoa; UEFA Champions League irabazi zuen 2004an
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: Portugali UEFA EURO 2000ko final-laurdenetara heltzen lagundu zion penaltia gelditu zion Arif Erdemi.

Xabi Alonso (ESP)

  • 12 partidu EUROan/2 gol
  • Erdilari handia, 2005ean UEFA Champions League irabazten lagundu zion Liverpool taldeari.
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: 2008ko eta 2012ko tituluak irabazi zituen
  • Espainiarekin, eta Munduko Kopa irabazi zuen selekzioaren parte ere izan zen.

Xavi Hernández (ESP)

  • 11 partidu EUROan/gol bat • Barcelona eta Espainiako selekzioa maila gorenera eraman zituen zelai erdiko maisua
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: Espainiari 44 urtetan bere lehen titulua irabazten lagundu zion 2008an, eta lau urte geroago errepikatu zuen. 2010an Munduko Txapelduna ere izan zen.

Gianluca Zambrotta (ITA)

  • 11 partidu EUROan/0 gol • Italiako hegaleko erasokorra; funtsezkoa izan zen Italiak 2006an lortu zuen FIFAko Munduko Kopan
  • EUROan bizi izan duen unerik onena: 2004ko UEFAko All-Starrean izan zen, taldekako fase bikainaren ondoren

Must Read