TikTok, mugikorretarako bideo laburren aplikazioa, iragarri dute UEFA EURO 2020ren babesle global gisa. Entretenimendu digitaleko plataforma batek UEFAren nazioarteko txapelketa handi bat babesten duen lehen aldia da honako hau. Urrats zirraragarria da, bai TikTokentzat, bai UEFArentzat, UEFA EURO 2020ari bazkide mota berri bat gehituz.

UEFArekin duen lankidetzaren bitartez, Tiktokek bere ospea sendotu nahi du futbolarekiko grina partekatzen duten futbolzaleen eremua izanik, publiko berrian ezagutzera emanez. Babesle ofiziala izanik, TikTokek leku bat sortuko du bertan zaleek gustukoen dituzten futbol-edukiak jarraitu ahal izateko, TikTokeko futbol-edukirik onenak partekatu eta txapelketaren inguruko une bereziak, erreakzioak eta ospakizunak sortu ahal izango dituzte.

Guy-Laurent Epsteinek, UEFAko marketin zuzendariak, honako hau esan zuen: “Pozik gaude TikToki UEFA EUROra ongi etorria ematearekin, azken urtean entretenimendu digitaleko plataforma ezagunenetako bat bihurtu den enpresa baita. Datozen hilabeteetan, Tiktokekin lan egin nahi dugu, mundu osoko zaleei UEFA EUROaren esperientzia paregabea eta berritzailea eskaintzeko. Horri esker, munduko kirol-ekitaldi nagusietako baten inguruan duten grina konektatu eta partekatzeko aukera izango dute”.

Babesle Global gisa, TikTokek UEFArekin lan egingo du, AR efektuak, Hashtag Challenge-ak, TikTok LIVE-ak eta Sounds-ak bezalako funtzionalitate hunkigarriak eskainiz, beraien produktuak eta zerbitzuak bere komunitateari sustatzeko asmoz. UEFAk aktibo historikoen liburutegi erraldoirako sarbidea ere emango dio TikToki, eduki oso erakargarri eta berritzailea garatzeko.

Lankidetzarekin batera, UEFA EURO 2020ak TikToken kontu ofizial bat kaleratuko du txapelketaren aurretik, mundu osoko milioika futbolzale inspiratzeko eta entretenitzeko helburuarekin, gaur egungo irudi eta artxiboak eskainiz.

Rich Waterworthek, Erresuma Batuko eta Europar Batasuneko Tik Tok taldeko zuzendari nagusiak, honako hau esan zuen: “Jendeak kirol eder hau esperientzia mota berri baten bitartez gozatzeko leku bihurtzen ari da TikTok; izan ere, gero eta futbol erakunde, talde eta jokalari gehiagok erabiltzen dute gure plataforma zaleekin zuzenean konektatzeko. Oso pozik gaude UEFA EURO 2020arekin bat egiteaz, munduko kirol ekitaldirik handienetako batekin elkartzeaz, Tiktoken jarraitzaileei txapelketarako gogoa eta pasioa eramanez. Gure komunitateak kirola modu sortzailean ospatu nahi du, eta irrikaz nago UEFA EURO 2020rako espero dugun edukiarekin nola konektatzen duten ikusteko “.

Akordioak emankizunak babesteko eskubideak ere jasotzen ditu, eta horrek TikTok markari UEFA EURO 2020ko zuzeneko partiden programen inguruko erakusketa emango dio Europako operadore guztietan.

TikTok munduan gehien deskargatu den aplikazioetako bat da. 150 herrialde baino gehiagotan eta 75 hizkuntzatan dago eskuragarri, plataformak komunitate dibertigarri, positibo eta abegitsu bat eraikitzeko konpromisoa hartu du, erabiltzaileak pasioa eta adierazpen sortzailea partekatzera animatuz, iraupen laburreko bideoen bidez.