Sarrerak

2019ko ekainaren 12tik uztailaren 12ra eskuragarri

Erregistratu zure interesa

Egutegia

Kontsultatu Euro2020ko partidak eta bere egoitzak

Egutegi osoa

FUNTSEZKO INFORMAZIOA

Sarrerak eskuratzeko prozesu erraz eta egokia zaleentzat.

EURO 2020 12 herrialdetan jokatuko den arren, zaleek web orri batean (euro2020.com/tickets) eskatu eta erosi ahalko dituzte sarrerak, inporta izan gabe non bizi diren edo nora bidaiatu nahi duten.

Sarrerak saltzeko prozesua:

Funtsezko ezaugarriak

  • Zaleek online eska ditzakete EURO 2020ko sarrerak, 2019ko ekainaren 12ko (asteazkena) 14:00etatik uztailaren 12ko (ostirala) 14:00etara arte (Europa Mendebaldeko Ordua), euro2020.com/tickets helbidean.
  • Salmenta fase nagusi bat bakarrik egongo da zaleentzat.
  • Sarrerak baliagarriak direla bermatzeko, UEFA.com gunearen bidez bakarrik erosi behar dituzte zaleek.
  • Sarrerak zozketa bidez banatuko dira; beraz, berdin dio eskariak sarrerak lortzeko eskarien fasearen hasieran ala amaieran egiten diren.
  • Zozketaren emaitzak 2019ko abuztuaren 12an iragarriko dira beranduenera jota. Eskatzaileek mezu elektroniko bat jasoko dute egun hori baino lehen, jakinarazteko haien eskaria onartua izan den ala ez .

Kategoriak eta prezioak

Ezgaitasunak dituzten zaleentzako sarrerak
Nazioarteko kirol ekitaldi nagusietan egiten den moduan, partida bakoitzean sarrera bereziak egongo dira gurpil aulkia behar duten pertsonentzat. Gurpil aulkia erabiltzen duten zaleek espazio berezi bat izango dute haientzat, eta jarleku bat eskatu ahalko dute lagun batentzat.
Harrera paketeak
Esperientzia paregabe bat bizi eta partidarako sarrerak bermatuta izan nahi dituztenentzat, UEFAk harrera pakete ofizialak eskainiko ditu. Estadioko jarleku onenez gain, pakete horietan sartuta egongo dira:
  • partida hasi baino hiru ordu lehenagotik harrera gune handietako batera sartzeko aukera;
  • gourmet esperientzia bat, janari freskoa, kalitatezko ardoa, garagardoa eta freskagarriak barne;
  • zerbitzu pertsonalizatua;
  • partida aurreko eta osteko entretenimendua harrera aretoetan;
  • eta oroigarri esklusibo bat opari. Informazio gehiago nahi baduzu, sartu hemen: euro2020.com/hospitality
Prezioak
Bilbon jokatuko diren EURO 2020ko partidetarako sarrerak hiru motakoak izango dira:
  • 3. kategoriakoak: 50Eur
  • 2. kategoriakoak: 125Eur
  • 1. kategoriakoak: 185Eur
Sarrerak ordaintzeko prozesua
Sarrerak eurotan ordaindu behar dira. Sarrera guztiak Alipay bidez edo zordunketa edo kreditu txartel baliagarri batekin ordaindu behar dira. Hautatuak diren eskatzaileek epealdi mugatu bat izango dute (hamar egun gutxi gorabehera) sarrerak ordaintzeko. Behin UEFAk ordainketa osorik jasotzen duenean, zaleek jakinarazpen bat jasoko dute posta elektronikoz, baieztatzeko haien sarrerak bermatuta daudela. Zale batek ez badu sarreren ordainketa ongi egiten zehaztutako epealdiaren baitan, sarrera horiek libre geldituko dira eta ‘Fans First’ taldean dauden zaleek eskuratu ahalko dituzte.
Sarrerak birsaltzeko plataforma
Sarrerak birsaltzeko plataforma baten bidez, zaleek sarrerak birsaldu ahalko dituzte balio nominalagatik, euro2020.com/tickets gunearen bidez. Sarrerak birsaltzeko plataforma 2020ko martxo/apirilean egongo da erabilgarri. Plataforma horren bidez, zaleek beste jarraitzaile batzuen sarrerak erosi ahalko dituzte modu seguruan, UEFAren salmenta bide ofizialetatik. Horrela, sarrera baliogabeak edo faltsuak erosteko arriskua saihestuko da eta bermatuta egongo da sarrerak saltzen dituenak dagokion diru guztia jasotzen duela.

Ostalaritza paketeak

Esperientzia ahaztezina gozatu Uefa Euro 2020 gure Ostalaritza Pakete Ofizialekin.