Hauxe esan zuen Guy-Laurent Epstein UEFAko marketin-zuzendariak: «Oso pozik gaude Qatar Airways-i UEFA EURO 2020ko bazkide izateko ongietorria egiteaz. Kirolak egiten duen bezala, bidaiek ere batu egiten gaituzte. Inoiz baino gehiago, datorren uda aukera paregabea izango da txapelketak berekin dakarren zirrara partekatzeko. Elkarrekin Europako Txapelketaren 16. edizioa ospatuko dugu ».

UEFA EURO 2020k iraun bitartean, 24 selekzioek 12 hiritan jokatuko dute txapelketa. Amaitzeko, uztailaren 11n jokatuko da final handia Wembley-n. Hiri hauek izango dira egoitzak: Amsterdam, Baku, Bilbo, Bukarest, Budapest, Kopenhagen, Dublin, Glasgow, Londres, Munich, Erroma eta San Petersburgo.

Hauxe esan zuen Qatar Airways Group taldeko zuzendari nagusiak, Akbar Al Baker jaunak: «Qatar Airways-ek atsegin handiz egin du bat UEFArekin, Mundu osoko talde eta zaleekin konektatzeko modu aproposa baita. Kirolak pertsonak lotzeko duen ahalmenak ez du parekorik, eta UEFA EURO 2020rekin bat egitea aukera bikaina da Europako futbolaren onenaz gozatu ahal izateko. Gainera, lotura honek argi uzten du Europarekiko dugun konpromisoa».

EURO 2020 txapelketarekin bat egin aurretik ere, Qatar Airwaiys kirolaren munduan murgilduta zegoen; izan ere, azken urteetan beste bi proiekturekin egin du bat hauekin batera: FIFA, CONMEBOL, Paris Saint Germain, AS Roma, Boca Juniors, FC Bayern Munich, K.A.S. Eupen edo Al Sadd SC. Qatar Airways-ek Alipay, Booking.com, Coca-Cola, FedEx, Heineken, Hisense, SOCAR, Takeaway.com, Tiktok, vivo eta Volkswagen markekin egin du bat UEFA EURO 2020ko beste babesle ofizial bat izateko.