Bilbo

Hiri anfitrioia

Bilbo Espainia iparraldean kokatutako hiri bat da. Bizkaiko probintziako eta Euskal Herriko hiririk handiena da, hain zuzen. Bilboko metropoli eremuak milioi bat biztanle ditu gutxi gorabehera eta, horrenbestez, Espainia iparraldeko metropoli eremu jendetsuenetako bat ere bada. Altzairuaren industriari esker aurrera egin zuen portu hiria da, hiri moderno bihurtu dena hainbat eraikin abangoardistarekin.

Zer egin daiteke BILBOn?

  • Kultura: Frank Gehryren Guggenheim museoak Bilbori beste tankera bat eman zionean ‘starchitecture’ hitza sortu zen, baina Philippe Starcken Azkuna Zentroa ere ikusgarria da.
  • Aisia: Bilboko alde zaharra (‘Zazpi Kaleak’) ibilgailuen zirkulaziora itxita dago eta bertan ikus daitezke, besteak beste, XIV. mendeko Santiago katedrala eta erriberako merkatu handia.
  • Aire zabalean: Nerbio itsasadarrean paseatu daiteke; mendebaldeko ibaiertzean barrena Zubiri zubiraino iritsi, hura zeharkatu, eta kontrako ibaiertzean barrena bueltatu gaitezke.

Jateko eta edateko

Janaria euskal kulturaren funtsezko parte bat da, eta merezi du pintxoak (hainbat osagaiz hornitutako txigorki txikiak izaten dira gehienetan) dastatzeak; bereziki ‘gilda’ (oliba, antxoa eta piper ozpinetakoa). Piperrada (euskal ikurrinaren koloreekin), bertako txakolina eta Errioxako ardoa apartak dira, bai eta bertako sagardoa ere, pil-pilean egindako bakailaoaren akonpainamendu ona izan daitekeena sagardotegi batean.

Futbola hirian

Bilbon, futbolari buruz esan beharreko lehen gauza Athletic Club da, bai eta azkena ere. 1898an jaiotako kluba Ligaren sortzaileetako bat izan zen, eta inoiz mailaz jaitsi ez den taldeetako bat da. ‘Lehoiek’ bertako jokalariak bakarrik dituzte, eta txuri-gorrien derby handia Real Sociedad-en kontra izaten da (Bilbotik 100 kilometrora dagoen Donostiako futbol taldea).

Hiritik gertu

Euskal Herria oso ederra da, eta Bilbotik gertu hondartza eta pasealeku polit asko daude. Gainera, autoan Bilbotik ordubetera, erakargarri asko daude: Donostia eta bertako hondartzak, Gasteiz historikoa, Arabako Errioxa, edo Iruñea, besteak beste.

Esteka interesgarriak

Estadioa

San Mames 2013ko irailean inauguratu zuten eraikuntzako lehen fasean zegoela. Batez ere Athletic Clubek erabiltzen du futbolean jokatzeko, baina baditu beste erabilera osagarri batzuk ere: kirol berrikuntzarako zentroa, kirol medikuntzako zentroa, lurpeko atletismo pista, eta udal kiroldegia. Gainera, kontzertu handietarako esparru gisa ere erabiliko da, aurreko zelaia bezalaxe. Zelaiak 53.000 pertsonarentzako lekua du eta 4. kategoriako estadio izendatuta dago (UEFAren kategoria gorena).​

  • Pitxitxi goleatzaile handiaren estatua bat dago estadioan, San Mames zaharretik ekarritakoa. Tradizioari eutsiz, San Mamesera lehenengo aldiz etortzen diren kapitainek lore sorta bat jartzen diote estatuari.
  • 2014ko irailaren 19an UEFAk San Mames aukeratu zuen 2020ko Eurokoparen 12 egoitzetako bat izateko. Lau partida jokatuko dira bertan: hiru, taldekako fasekoak, eta bat, final zortzirenetakoa.
  • 2015eko azaroaren 5ean, San Mames saritua izan zen World Architecture Festival izenekoan, Singapurren, eta eraikuntza berriko munduko kirol eraikin onena izendatu zuten.

Noticias más leídas

EURO2020KO Aurkezpen egintza

"One Year To Go" es la campaña de UEFA y las ciudades sedes de la Euro2020 para recordar al mundo que sólo faltan 365 días para el inicio de la gran cita del fútbol europeo.

UEFA EURO 2020ko zozketa: Nola funtzionatuko du.

El sorteo de la fase final, que se celebrará en Bucarest el 30 de noviembre de 2019, dividirá a las 24 clasificadas...

EURO 2020. #TuTurno. Parte-hartu eta datorren EURO-a barrutik bizi

Los detalles que afectan a la organización se van cerrando. Desde el pasado domingo, Skillzy es la mascota oficial del torneo.Skillzy en su...

EURO 2020-KO ENBAXADOREAK

Julen Guerrero eta Carlos Marchena, enbaxadore EURO2020n

Julen Guerrero

Julen Guerrero sub-15 eta sub-16 talde nazionaletako egungo entrenatzailea da. Iazko uztailaz geroztik da Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) entrenatzailea, hain justu, eta Athletic Cluben eta selekzio nazionalean egin zuen bere ibilbidea futboleko jokalari gisa. Selekzioan, kategoria guztietan jokatu zuen, baxuenetik hasita, eta, 19 urterekin, talde nagusian debutatu zuen. Nazioartean, Guerrerok bi aldiz jokatu zuen FIFAren Munduko Kopa (USA 94 eta Frantzia 98), eta behin, berriz, Eurokopa (Ingalaterra 96). Lezaman trebatu zen, eta Athletic Club izan zen bere kirol ibilbidearen ardatza; bertan, kapitain aritu zen 1995etik futbol jokalari izateari utzi zion arte (2006). Athletic Clubeko lehen taldean jokatu zuen hamalau denboraldiz (1992–2006); 372 partida ofizial jokatu eta 101 gol sartu zituen.

Carlos Marchena

Carlos Marchena sevillar futbolari ohiak curriculum profesional zabala du eta aspaldidanik lotuta dago selekzio nazionalarekin. Marchenak bi Munduko Kopa jokatu ditu: 2006koa Alemanian eta 2010ekoa Hegoafrikan. Eta azken horretan selekzioa garaile izan zen. Gainera, 2004ko Eurokopa (Portugalen) eta 2008koa (Austrian eta Suitzan) ere jokatu zituen, eta azken horretan ere selekzioa garaile izan zen. Jokalari gisa, Sevilla, Benfica, Valentzia, Villarreal, Coruñako Deportivo eta Kerala Blasters taldeetan jokatu zuen. Bi liga, UEFAren Kopa bat eta Errege Kopa bat (Valentziarekin) irabazi zituen. Gaur egun, Sevillako departamentu teknikoarekin lotuta dago.

EZAGUTU EURO2020ko BESTE ENBAXADOREAK

UEFA EURO 2020ko parte izan gustatuko litzaizuke?

Ciudad del Fútbol S.L.Uk hainbat lanpostu estali behar ditu Bilbon UEFA EURO 2020 erakundean parte hartzeko. Eskainitako lanen arabera, kontratazioa 2019 eta 2020an egingo da, ospatuko diren partidak amaitu arte. Bilbon lehiatuko da. UEFA EURO 2020ren familia bikainaren parte izan nahi baduzu, kontsultatu eskatutako profiletako bakoitza eta bidali zure Curriculum Vitae (ingelesez eta gaztelaniaz) honako helbide elektronikora: Bilbao.recruitment@euro2020.com, zuk aukeratutako lanpostua zehaztuz. Bat baino gehiago badira, ez ahaztu lehentasun ordena adieraztea.