Inicio Euro2020 EURO2020KO Aurkezpen egintza

EURO2020KO Aurkezpen egintza

“One Year To Go” UEFAren eta Euro2020ren egoitza diren hirien kanpaina da, munduari gogorarazteko 365 egun baino ez direla falta Europako futbolaren hitzordu handia hasteko.

-

Bilboko egoitzako, 2020ko Europako Txapelketako 12 egoitzetako bateko, Batzorde Antolatzaileak, Euro 2020ko zenbait kanpainen gidalerroak aurkeztuko ditu ekainaren 12an San Mames estadioko prentsa-aretoan egingo den ekitaldian.

Ekitaldi horretan, Europako futbol txapelketa handirako Espainiako Futbol Federazioaren enbaxadoreak nortzuk diren jakingo da. Espainiako gizonezkoen selekzioaren elastikoa defendatu duten bi nazioarteko ohi, eta horietako bat Athletic Club taldearekin lotura estua duena.

Sarreren salmentaren lehen fasearen nondik norakoak ere azalduko dira; 2019ko ekainaren 12tik uztailaren 12ra bitartean egingo da, urtebete geroago txapelketa jokatuko den egun berdinetan.

Era berean, 2020ko Euroguneko boluntarioen programaren gidalerroak ezagutaraziko dira, bai Bilboko hirirako, bai gainerako egoitzetarako.

Agenda:

Eguna eta ordua: Asteazkena, 2019ko ekainaren 12a; 12:00etan.

Lekua: San Mames estadioa – Prentsa aretoa, Rafael Moreno Pitxitxi z/g

Must Read