Antolaketan eragina duten xehetasunak itxiz doaz. Joan den igandetik Skillzy da torneoko maskota ofiziala. Skillzyk, Liv Cooke eta Tobias Becs munduko Freestyler onenetako bi izan zituen lagun bere aurkezpenean. Hiruek Holanda-Alemania partidara joan ziren ikusleei gozarazi zituzten euren mugimendu onenekin.
Orain UEFAk pauso bat gehiago ematen du. #ZureTxanda (#YouMove) esloganaren pean, Europako erakunde gorenak zale guztiak inplikatzeko kanpaina abiatu du.
EURO 2020ko hamabi hiri anfitrioietako bakoitzak tokiko bi enbaxadore (gizon bat eta emakume bat) izango ditu, eta horiek bertako Freestyler bihurtuko dira UEFA EURO 2020an. Liv eta Tobias arduratuko dira UEFA lehiaketan jasotako bideoak baloratzeaz eta lehiaketa horretako 24 irabazleak aukeratzeaz