ACCESS MANAGEMENT

Acces Management taldea EURO2020ko egoitzetarako (San Mameserako) sarbideen kontrolaz-laguntzaileen sarrera-irteeraz eta kotxeez- arduratzen da txapelketan zehar. Sail honetako boluntarioek lagundu egingo diote ACCES MANAGER (SARBIDE-KUDEAKETA) taldeari zaleak eta langile akreditatuak estadiora sartu eta bertan mugi daitezen. Partida egunetan, ACCESS MANAGEMENTeko boluntariotzak estadioko segurtasun-taldeari laguntza emango diote zaleen eta langile akreditatuen sarrera-irteerak ahalik eta modu eraginkorrenean ahalbidetu daitezen.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: ERDI-HANDIA
ACCREDITATION

Txapelketan zehar, San Mames eremu desberdinetan bananduko da; zelaia, aldagelak eta prentsa eremua, besteak beste. Akreditazio-taldeak beharrezko sarbideaz hornituko du funtzio bakoitzaren garapen zuzena lortzeko. Talde honetan, jokalariak, boluntarioak, prentsa, epaileak, garbiketa-zerbitzuak, agintariak eta babesleak sartzen dira. Estadioaren eremuetara sartzeko pertsona bakoitzak San Mameseko akreditazio-zentroan jaso beharko du baliozko agiria. Aipatu akreditazioan informazio pertsonala (izena eta argazkia) agartuko da eta bai zereginen araberako esleitutako sarbideak ere.
- Kopurua: 15-30
- Erabilgarritasuna: HANDIA
ANTI-DOPING

UEFAko antidopin taldeak UEFA EURO 2020an dopinaren aurkaro azterketa programa osoa eskainiko du. Programa honek “”fair play””a bermatzeko ardura izan behar du txapelketan zehar. Laguntzailearen eginkizuna oso erantzukizun handikoa da eta profesionaltasun handizi gauzatu behar da. Bere zeregina hautatutako jokalariei dopin-kontrola egin beharra dutela jakinaraztea da. Horrez gain jokalariari uneoro lagundu beharko dio abisua jasotzen duenetik dopin-proba amaitu arte. Zoritxarrez, Bilboko egoitzak ez dauka beharra arlo honetarako.
BROADCASTER SERVICES

Broadcast taldeak UEFA EURO 2020ko partidak mundu osoko ikusleei eskaintzeko bermearen ardura izango du. Informazio taldeak telebistako produkzioari buruzko oinarrizko informazioa, partiden informazio orokorra eta informazio turistikoa ziurtatzen die “UEFA EURO 2020 (UBPS)” ko bazkideei. Argibide-mahaia lehen kontaktua izango da UBPentzat, Internacional Broadcast Centrera (IBCra) ailegatzerakoan.
Boluntariotza eginkuzun nagusia egoitza bakoitzean epaileei laguntza ematea da, batez ere partida aurretik (MD-1) eta hurrengo egunean(MD). Beren funtzioak anitzak dira administrazioko zeregin sinpleetatik (adibidez; fotokopiak atera, inprimatu eta informazioa banatu) konplexuagoetara (kontsultak erantzun, sarbide osagarria banatu, kazetariak gidatu estadioko hainbat instalaziotara eta modu egokian laguntzea hedabidetze-lanetan.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: ERDI-HANDIA
CEREMONIES

Ospakizun taldeak San Mamesen zeremonia eta entretenimendu programak sortu eta gauzatuko ditu. Helburua da estadioan giro atsegina sortzea eta esperientzia atsegina eskaintzea, UEFAren aldetiko ongi etorri beroa eta koloretsuaren bidez nahiz hiriko zaleen, taldeen eta mundu osoko ikusleen aldetik.
Boluntariotzak paritidaren aurreko ekitaldietan (eremu barruko eta kanpoko ikusleen entretenimenduetan) zein produkzioaren aurrekoetan (telebistako produkzioa eta logistika) parte hartuko dute. “Fantertaiment” programak estadioaren inguruan edo inguruetan ospatzen den zuzeneko ekitaldia da, zaleei entretenimendua emateko asmoz partida hasi baino lehen. UEFAk plataforma hau erabiltzen du ikusleen artean ikusmira sortzeko eta estadioan jai giroa bermatzeko. Tarte horretan, ikusleek batasun eta errespetuaren ikur bihurtzen dira, abestuz, dantzatuz eta ondo pasatuz, edozein taldetako jarraitzailea izanik ere. Arlo honetako boluntaritzak tokian tokiko ekitaldien koordinatzaileari laguntzeko prest egon behar dute.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: ERDI-BAXUA
COMMERCIAL OPERATIONS

Merkataritza operazioen taldea estadio komertzializatzeko eskubideak ezartzen ditu. UEFAk kontratatutako merkataritza-bazkideei esleistatutako estadioen zerrenda eta babesle ofizialak babesten ditu Bilbon beren aktibazio programak. Boluntariotza bulegoan zereginak betetzeaz gain, publizitate gabeko guneen jarraipena egingo dute eta babesleentzako laguntza bilboko aktibatzeko programarekin, estadioen inguruan promoziorako beste jarduerak batzuk ere bai.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: ERDIA
EVENT LEGAL SERVICES

Datuen babeserako bolondresek berariazko babesa eskainiko ditu UEFAren gunean, ez-legalak diren jarduera komertzialak (faltsifikazio eta “ambush marketing”a) saihesteko asmoz. Babes hau UEFA EURO 2020ren estadioen inguruan eta bai hiriaren beste gune batzuetan ere.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: BAXUA
EVENT TRANSPORT

Garraio taldeak garraio zerbitzuen plangintza eta entregaz arduratzen da. UEFA EURO 2020rako garraio-taldeak garraiatzeko ardura izango du, hau da, parte hartzen duten talde nazionalak, epaileak, anti-dopinako kontroleko ofizialak, partiduen ordezkariak, UEFAko gonbidatuak eta langileak batetik bestera garraiatzeko ardura izango du. Boluntariotza garraio bulegoan lagunduko dute eta flotako itxuturan edo koordinatzaile gisa eta aireportuetan, hoteletan eta beste toki batzuetan langileei ongi etorria emango diete. Helburua maila altuko garraio zerbitzu baten bidez emandako eragileei lagundu eta babestea da.
- Kopurua: 30-60
- Erabilgarritasuna: ERDI-HANDIA
GUEST MANAGEMENT AND PROTOCOL

Gonbidatuen eta protokoloaren taldea UEFA EURO 2020ko UEFA VIP gonbidatuei ongi etorri zerbitzuak eskaitzeaz arduratzen da. Gonbidatuak kudueatzeko jardueran aireportuan, hoteletan eta estadioetan egiten dira, zeinetan kirol eta politika nazionanalak eta nazioartekoak ongi etorriak izango baitira. Gonbidatuen kudeaketa eta protokolo boluntariotzak gonbidatu horiengankao lehen eta oinarrizko kontaktu puntua izango dira eta ezinbestekoa da gonbidatuen esperientzia atsegina lortzea. Gonbidatuak aireportuetan, hoteletan edo estadioetan jasoko dituzte. Txapelketa eta hiriei buruzko informazioa emango diete eta galdeketa eta eskaerak zainduko dituzte.
- Kopurua: 15-30
- Erabilgarritasuna: ERDIA
HOSPITALITY PRODUCTION

UEFA EURO 2020rako Hospitality Production taldeak ostalaritzako zerbitzuak garatzea, ezartzea eta hornitzeaz arduratzen da estadioaren barruan. Taldeak egunean zehar zerbitzuak eskainiko ditu, hala nola, ostalaritza eta aisialdia, hainbatetan ostalaritzako programak, enpresa-bazkide eta garrantzi handiko gonbidatuentzako gelak atondu eta aparkamentuentan ostatu.
Halaber,gonbidatu guzti-guztiak artatuak izango dira partiden aurretik eta ondoren. Hospitality Production taldearen ardura da ostalaritza zerbitzuak entregatuko direla ziurtatzea denboraz eta adostatutako kalitatearen barruan Guztira, 120.000 Hospitality gonbidatu baino gehiagok hartuko dute txapelketa honetako 51 partidetan, 12 estadioetan.
Era berean, taldeak langileentzako ostalaritza zerbitzuak, komunikabideen ordezkariek, boluntariotzak, Youth programme taldeak eta partida ofizialak hornitzeko ardura du partidako egunetan eta ez hurrengo egunetan. Ostalaritza taldeko kide gisa, boluntarioek ardura izango dute egoitzako zuzendaria eta ostalaritza koordinatzailearekin eta funtzionamendu orokorra onartuko dute esperientzia ahalik eta onena bermatzeko.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: ERDI-HANDIA
HOST BROADCAST LOGISTICS

Logistika taldeak laguntza eta zerbitzu integratu sorta bat eskaintzen die langileei eta emisio hornitzaileei, baita banako banatzaileei ere. Zuzenean laguntzen dio “”UEFA TV””ri ekoizpen sailarekin bidaiak, garraioak, ostatua, akreditazioa, uniformea eta bulegoko 2500 pertsonen beharrak planifikatzeko eta gauzatzeko. Zerbitzu horien banaketa gainbegiratzen du. Nazioarteko transmisio zentroaren alderdi logistiko guztiak planifikatzen ditu.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: HANDIA
INFORMATION AND COMMUNICATIONS TECHNOLOGY

UEFA EURO 2020k komunikazioak eta erlazionatutako zerbitzu guztiak eskaintzen ditu, baita hardware eta soluzio espezializatu batzuk ere. IKTak kontzeptuaren, konfigurazioaren eta eragiketen arduradunak dira eta 4.000 kazetari eta argazkilari inguruk UEFA EURO 2020ri buruzko informazioa emango dute, telebistan interneten, irratian, posta elektronikoaren bidez eta telefonoaren bidez egunero. Informazio eta telekomunikazio sare bat ezarriko da eta kokaleku bakoitzean mantenduko da, kazetariek eta bestelako langileek lan baldintza onenak goza ditzaten.
Sektore honetako boluntariotzak hainbat ariketa izango dituzte: IT zerbitzuak eta partiduen jardunaldien laguntza, informazio mahaia eta back office guneen konfigurazioa eta eragiketak. Antolaketa egokiaren funtsezko arloei buruzko informazioa lortuko dute.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: HANDIA
MATCH ORGANIZATION

Partiduen antolakuntza UEFA EURO 2020 egoitzaren funtzionamendu guztien erdigunean dago, UEFAren lehen lehentasuna, kirola bera zuzenean tratatzen duelako. Proiektuaren zeregin nagusia Bilbon egingo diren 4 partidak eta UEFA EURO 2020 kirol alderdiekin lotutako nazioarteko maila goreneko zerbitzu guztiak antolatzea da, partiduen kalitatea islatuko duena eta UEFA araudiaren arabera.
Boluntariotzak UEFAko partida kudeatzailearekin partidu bakoitzaren prestaketa eta exekuzioa lagunduko dute, partida aurreko eguneko entrenamendu ofizialak barne. Aldagelak, lehiaketa eremuak eta partiduen materiala prestatzen lagunduko dute. Boluntarioek ere administrazioko hainbat zeregin hartuko dituzte, bilerak antolatzeko eta, hala badagokio, bertaratzea.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: ERDIA
MEDIA SERVICES AND OPERATIONS

Media Services Operations-ek komunikabideen zerbitzuak 3000 tokiko eta nazioarteko komunikabide baino gehiagoren instalazioak eta zerbitzuak planifikatu eta entregatzen ditu. Komunikabide hauek UEFA EURO 2020ren berri emango dute etengabe eta uneoro. San Mamesek bere prentsa zentroa izango du, hala nola, komunikabideen plataforma, prentsaurrekoetako aretoak, eremu mistoa eta argazkilariak eta difusoreak. Taldeak lehiaketako taldeen komunikabide ofizialen akreditazio prozesuak eta jarduerak kudeatuko ditu txapelketaren araudiaren arabera. Gune Bakoitzak kuduatzaile bat eta bi laguntzaile izango ditu boluntarioek jakinaraziko diena.
- Kopurua: 30-60
- Erabilgarritasuna: ERDIA
MOBILITY MAKERS

UEFA EURO 2020an, Mobility Makers-ak txapelketa honen aurpegia izango dira eta gure 2,8 milioi zaleek eguneko esperientziarik onena izan dezaten ziurtatuko dute. Talde honek UEFA EURO 2020ko 12 egoitza guzti-guztietan jardungo da zaleei laguntzeko. Taldeko kide guztiak argibideak eta informazioa eskaintzeko formakuntza emango diegu, eta estadioaren funtsezko funtzio batzuez ere arduratuko dira, hala nola, hizkuntza zerbitzuak, janzkera antolatzea, mugikortasun laguntza eta ikusleentzako informazio puntuak.
- Kopurua: 200-300
- Erabilgarritasuna: BAXUA
SIGNAGE

Seinalezpenak, besteak beste, aldagelak, estadioa eta baita hotel eta aireportu ofizial batzuetan dauden seinale guztien ekoizpena eta instalazioa ere biltzen du. Era berean,orientazioaren kontzeptu zehatza eta UEFAko bazkideentzat seinaleztatzeko eskubideak ematea aplikatzen du, batez ere LED perimetroko taulak eta komunikabideak.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: ERDI-HANDIA
SUSTAINABILITY

Ikusle ez-gaituen irisgarritasuna sustatu eta hobetu; Garraioa eta mugikortasuna eraginkortu. Arlo honetan dauden boluntariotza ezgaituei laguntza eskainiko diete eta eukarri audio-zerbitzuetan ere lagundu egingo dute.
- Kopurua: 15-30
- Erabilgarritasuna: BAXUA
TECHNICAL SERVICES AND OVERLAP

Zerbitzu teknikoek zerbitzuen eta aldi baterako azpiegituren plangintza, hornikuntza eta inplementazioa kuduatzen dituzte, barne eta, neurri batean, kanpoko eragileek eskatzen dutuztenak, instalazioetako dauden baldintzen eta eskakizun handienen arteko tartea ixteko Kirol ekitaldi garrantzitsua. Arlo honetako azpiproiektuak energia hornikuntza, ura hornitzea, tenperatura kontrolatzea, hondakinen kuduaketa, soinu-sistemak eta pantaila erraldoiak, irrati eta telebistako maiztasunak lotuta daude, eta aldi baterako azpiegitura
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: HANDIA
TICKETING

UEFA EURO 2020ko partida guztietarako ia 3 milioi sarrerak erabilgarri egongo dira. Zaleei mezulari bidez helaraziko zaizkie edo toki zehatzetan jaso ahal izango dira edo telefono mugikorrerako aplikazio baten bidez. Boluntariotzak ezinbestekoak dira, lehen kontaktua izango baitira. Kontsultak zainduko dituzte eta ekitaldian esperientzia hobetzen lagunduko dute.
Boluntariotzak ere parte hartuko dute Bilboko ekitaldiarekin eta txartelen bilketa prozesuetan. Halaber, sarrerak saltzen dituzten taldeei laguntzen diete hiriko eta estadioko salmenta guneetan.
- Kopurua: 60-90
- Erabilgarritasuna: ERDI-BAXUA
VENUE LOGISTICS

Logistikak langileen beharrei erantzuten die EURO 2020 UEFAren aretoetan. Aretoetara iristen den lehenengo taldeetako bat da, eta bideratu behari ditu, besteak beste, altzariak eta bulegoak konfiguratzea, bulegoko materiala eta papera kudeatzea, langileen uniformeen banaketa, langileentzako atsedenlekuan konfigurazioa eta ikuskapena, langileen sarrera/irteetako hotelekin lotura, harrera informazio taula, etab.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: ERDI-HANDIA
VENUE MANAGEMENT

Venue Management (Bilguneen kudeaketa) departamentua gertatzen denaren arduraduna da eta, departamenduko administratzailearen bidez, proiektuen artean sor daitezkeen arazoak konpontzeko arbitraje-gaitasuna du. Boluntariotzak estadio kudeatzailearen eta bere taldearen eguneroko lana onartzen dute.
- Kopurua: <15
- Erabilgarritasuna: HANDIA
VENUE OPERATIONS

Ikusleentzako Zerbitzuen eremuan UEFA EURO 2020ko estadioetako ikusle, gonbidatu, langile eta ibilgailuen sarbidea errazteko ardura biltzen da, komunikabideen eta telebistako eragiketen eta ostalaritza proiektuen bitartez. Boluntariotzak funtsezko eginkizunak izango dituzte, sarbide prozedurak ezartzen laguntzeko, alegia, informazioa eta orientazioa emango diete ikusleei, gonbidatuei eta langileei eta lehen laguntzak emateko itzulpen zerbitzuak eskainiz.
- Kopurua: 150-200
- Erabilgarritasuna: BAXUA
VOLUNTEER MANAGEMENT

Sektore honek boluntariotzak ardura hartuko du eta dena ondo funtzionatuko duela ziurtatuko du, halaber, boluntariotzak zentroa, zaharberritzea eta boluntario kultura ere arduratuko da. Baita ere, Boluntariotza Programaren kuduaketarekin zerikusia duten alderdi guztietan ere lagungarria izango da, esperientzia hau parte-hartzaile guztiei ahaztezina bermatuz.
- Kopurua: 15-30
- Erabilgarritasuna: HANDIA